Reproducir vídeo

Datozen urteetan nola bizi, elkarrekin nola bizi eta hiriaren etorkizuna nola eraiki nahi dugun irudikatzeko elkarrizketa kolektiboa.

Ezagutu prozesuaeta aztertu 7 esparruak
Aurrera begiratzen duen hiri batAurrera begiratzen duen hiri bat

Aurrera egiten duten hiriak ez dira etorkizunaren zain egoten: imajinatu, eztabaidatu egiten dute eta eraikitzen hasten dira, iritsi baino askoz lehenago.

DONOSTIARRA 2040 TOPERA anbizio partekatu batekin jaio da: Donostia Europako bizi-kalitate handieneko hirietako bat izaten jarraitzea. Bizitzeko, zaintzeko, lan egiteko, sortzeko, elkarrekin bizitzeko eta gozatzeko pentsatutako hiria.

Izan ere, hiri baten etorkizuna ez da soilik bere azpiegituretan edo hazkunde ekonomikoan neurtzen, baizik eta bertan bizi direnen eguneroko bizitza hobetzeko moduan.

Ezagutu 7 esparruak

ETORKIZUNA IMAJINATZEA ORAINA ZAINTZEA ERE BADA

NOLA FUNTZIONATZEN DU

Etorkizuna eraikitzeko

prozesu kolektiboa.

DONOSTIARRA 2040 TOPERA hainbat lan- eta deliberazio-saio kolektibotan antolatzen da, hirirako estrategikoak diren 7 esparru handiren inguruan.

Partekatu

Eztabaidatu

Lehentasuna eman

Aktibatu

1. FASEA

2. FASEA

3. FASEA

4. FASEA

Testuingurua ulertu, ikuspuntu ezberdinak entzun eta ikuspegi komun bat eraiki.

Elkarrizketaren eta lan kolektiboaren bidez, erronka, aukera eta ideietan sakondu.

Donostiaren etorkizunean eragin handiena izan dezaketen proposamenak identifikatu.

2040rako ekintzak eta ildo estrategikoak zehaztu.

  1. 1. FASEA

    Partekatu

    Testuingurua ulertu, ikuspuntu ezberdinak entzun eta ikuspegi komun bat eraiki.

  2. 2. FASEA

    Eztabaidatu

    Elkarrizketaren eta lan kolektiboaren bidez, erronka, aukera eta ideietan sakondu.

  3. 3. FASEA

    Lehentasuna eman

    Donostiaren etorkizunean eragin handiena izan dezaketen proposamenak identifikatu.

  4. 4. FASEA

    Aktibatu

    2040rako ekintzak eta ildo estrategikoak zehaztu.

Elkarrizketan oinarritutako prozesua

Herritarrek, adituek, gizarte-eragileek, erakundeetako ordezkariek eta profesional publikoek osatutako 7 lantalde izango dira prozesuan.

Parte hartze dinamiken eta eztabaida-saioen bidez, ideiak Donostiaren etorkizunera bideratutako proposamen zehatz bihurtzeko lan egingo da.

7 ESPARRUAK

Etorkizuneko Donostia

pentsatzeko 7 esparru.

Etxebizitza, mugikortasuna, ekonomia, zaintzak, bizikidetza edo kultura konektatutako hiri-ekosistema beraren parte dira. Horregatik, Donostiarra 2040k 7 esparru estrategikotan antolatuko du prozesua:

01/

Etxebizitza auzo bizietan.

Belaunaldi berriek bizi-proiektua beren ingurunetik gertu garatzeko aukera izango duten hiria bultzatzea.

02/

Hurbileko hiria eta funtsezko azpiegiturak.

Mugikortasun konektatuagoa, irisgarriagoa eta eguneroko bizitzarako pentsatuagoa erraztea.

03/

Ekonomia sendoa, berritzailea eta ezagutzan oinarritua.

Aukerak, kalitatezko enplegua eta talentuari eta berrikuntzari lotutako garapena sortzea.

04/

Zaintza-hiria eta belaunaldi guztientzakoa.

Laguntza-sareak indartzea eta adin guztietarako pentsatutako hiria eraikitzea.

05/

Segurtasuna, bizikidetza eta gizarte-kohesioa.

Pertsonen arteko konfiantza, bizikidetza eta ongizate partekatua indartzea.

06/

Kultura, identitatea eta nazioarteko posizionamendua.

Donostiako talentu sortzailea, kultura eta nortasuna etorkizunera proiektatzea.

07/

Erakundeen konfiantza eta aliantza estrategikoak.

Erakundeen, enpresen eta gizarte zibilaren arteko akordio eta lankidetza-modu berriak bultzatzea.

  1. 1/

    Etxebizitza auzo bizietan.

    Belaunaldi berriek bizi-proiektua beren ingurunetik gertu garatzeko aukera izango duten hiria bultzatzea.

  2. 2/

    Hurbileko hiria eta funtsezko azpiegiturak.

    Mugikortasun konektatuagoa, irisgarriagoa eta eguneroko bizitzarako pentsatuagoa erraztea.

  3. 3/

    Ekonomia sendoa, berritzailea eta ezagutzan oinarritua.

    Aukerak, kalitatezko enplegua eta talentuari eta berrikuntzari lotutako garapena sortzea.

  4. 4/

    Zaintza-hiria eta belaunaldi guztientzakoa.

    Laguntza-sareak indartzea eta adin guztietarako pentsatutako hiria eraikitzea.

  5. 5/

    Segurtasuna, bizikidetza eta gizarte-kohesioa.

    Pertsonen arteko konfiantza, bizikidetza eta ongizate partekatua indartzea.

  6. 6/

    Kultura, identitatea eta nazioarteko posizionamendua.

    Donostiako talentu sortzailea, kultura eta nortasuna etorkizunera proiektatzea.

  7. 7/

    Erakundeen konfiantza eta aliantza estrategikoak.

    Erakundeen, enpresen eta gizarte zibilaren arteko akordio eta lankidetza-modu berriak bultzatzea.

DONOSTIARRA 2040 TOPERA gonbita da hurrengo urteetan nola bizi nahi dugun eta gaurtik aurrera zein erabaki hartzen hasi behar dugun kolektiboki pentsatzeko.

Izan ere, hiri bat bere etorkizuna modu partekatuan irudikatzeko gai denean iristen dira aurrerapen handiak.